Gerturatzen ari dira Kaxkoko Karmenak, eta Kaxko Elkarteko kideak prestakuntza lanetan ari dira burubelarri. Herri bazkarirako tiketak, esaterako, salgai jarri dituzte dagoeneko. Eskuratu nahi dituenak Plaza Berrin ditu eskuragarri eta Rioja tabernan ere jarriko dira batzuk.