Ion Casas eta Jose Luis Iraola, argazki lehiaketako irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 4a, 00:00

Ion Casasen argazkiak jaso ditu boto gehien Herritarren Saria lortzeko.

Ion Casasen argazkiak jaso ditu boto gehien, eta Jose Luis Iraolarena hautatu du Kronikako lantaldeak. 

Kitto! Amaitu da Kronikak antolatutako San Joanetako Argazki Lehiaketaren 16. edizioa. Atzo eguerdian amaitu zen botoak emateko epea, eta dagoeneko baditugu bi irabazleen izenak. 

KronikaKide saria Jose Luis Iraolak irabazi du aurtengoan ere, festen izaera jolastia ederki islatzen duen argazkiarekin. 

Herritarren Saria, berriz, Ion Casasentzat izan da, Akelarreko kuadrillatxoaren argazkiarekin. Guztira 238 boto jaso dira, eta Casasen argazkia izan da herritarren gustukoena. 

Kronikako lantaldetik eskerrak ematen dizkiegu argazkiak bidaltzen edo botoa ematen parte hartu duzuen herritar guztiei. Datorren urtean gehiago!

Kronikakide Saria J.L. Iraolarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!