Norberaren zaintzari buruz hitz egiteko eta indarra lantzeko jardunaldi bat antolatu dute hilaren 13rako

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 4a, 00:00

Olatz Altunak antolatu du jardunaldia, eta berak gidatuko du yoga saioa.

Inguruko zenbait profesional elkartu ditu Olatz Altuna hernaniarrak uztailaren 13ko saioa osatzeko. Aginagan egingo dute jardunaldia, naturarekin kontaktuan. 

'Norberaren izaintza eta indarra lantzen' jardunaldia prestatu du Olatz Altuna hernaniarrak uztailaren 13rako. Sektorean espezializatutako lau profesionalen laguntza izango du horretarako, eta saio teoriko zein praktikoekin osatuko du egitaraua. Yoga klasea eta bruncha barne. 

Aginagako ECCMAX zentroan jarri du hitzordua, goizeko 09:00etan. Bertan izango dira praktika guztiak, naturarekin kontaktu zuzenean. Aurkezpen txiki baten onodren, Ilgora zentroko Ane Lopez de Arreguik eskainiko du lehenengo hitzaldia, indarraren lanketari eta zoru pelbikoaren garrantziari buruzkoa. 

Hitzaldia amaitzean, Olatz Altunak berak gidatuko du yoga saioa: «Arnasa ñandú, gure gorputza entzun, mugitu eta indarra landu, lasaitasunetik eta kontzienteki». 

Hiru hitzaldi, jardunaldia borobiltzeko

Bigarren zatirako hiru hitzaldi antolatu ditu Altunak. Lehenengoa Ainhoa Aierdi Sasoituz-eko nutrizionistak eskainiko du, emakumearen etapa ezberdinetan «elikaduraren garrantzia» nabarmentzeko.

Bigarrenean Maddalen Aduriz Emagin Elkarteko kideak hartuko du hitza, arlo honetan emakumeak izan duen rol historiakori buruz jarduteko: «Gizonarekin alderatuz nola bizi dugun kirola, gure buruaren zaintza...».

Azkenik, Nerea Arruti aizkolariarena izango da azken hitzartzea; kasu honetan bere esperientziatik abiatuta, pentatloiaren munduan izan dituen «oztopoak» aletuko ditu, egungo egoera errepasatu bitartean.

Jardunaldietan izena emateko oaltuna1983@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da, eta jardunaldiaren prezioa 45 eurokoa da. Goizeko 09:00etan hasi eta eguerdiko 13:00etan amaituko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!