San Joanetan, Benta Berriko bolatokian, San Joan saria irabazi zuen Xabier Lazkanok 35 brilarekin. Bigarren sailkatu zen Aner Miner (32), Txema Fernandez (32) izan zen hirugarren eta Jesus Morales (31) laugarren. Nesketan berriz, onena Garbiñe Alustiza izan zen 21 brilarekin eta Rosa Santosen aurretik izan zen. Hernaniarrak 17 brila bota zituen.
San Joanetako eta San Antoniotako tiraldiak batuta Aner Miner izan da irabazle Hernaniko Txapelketa irekian eta Hernaniko txapeldun herriko bolarientzako txapelketan 63 brilarekin. Txapelketa irekian Txema Fernandez (61) izan zen bigarren eta jesus Morales (61), hirugarren. Hernaniko txapelketan Fernando Gallego (59) izan zen bigarren.
Emakumeen sailkapenean, bi tiraldiak batuta Bea Unzue izan da irabazlea (43), Nekane Etxeberriaren aurretik (27).