Udara hastearekin batera inauguratu zen jendetzarekin, Biterin, Jon Garmendiaren 'Txuria' eta Rafa Etxarriren Hitzak eta koloreak erakusketa. Uztailaren 30era arte egongo da ikusgai. Rafa Etxarri margolariak eta Jon Garmendia idazle hernaniarrak elkarlanean egindako sorkuntzan abiadura haundiko gizarte honen aurrean geldialdi bat egiteko proposamena aurkezten dute, denborari denbora eskaintzeko, irakurtzeko, hausnartzeko, iraganari begirada jarri eta norberak daukana hautatzeko.