Gaurtik hiribusak, udako ordutegia

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 2a, 00:00

Hernaniko Hiribusak udako ordutegia izango du uztailean eta abuztuan. Gaurtik aurrera, 1 eta 2 lineek goizeko zerbitzua eskainiko dute (0 linea ikasturtearekin batera jarriko da martxan). Lehenengo lineak bost bidaia egingo ditu (08:00; 08:30; 09:30; 10:30 eta 12:30) eta bi bidaia bigarren lineak (11:00etan eta 13:00etan).

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!