San Joanetako palankarien txapelketan mutiletan Fernando Dublang-ek lortu zuen garaipena 28 metro eta 21 zentimetroko jaurtiketarekin. Nesketan berriz Amaia Dublang-ek irabazi zuen 19 metro eta 27 zentimetroko jaurtiketarekin. Anai-arrebak dira eta aitak ere parte hartu zuen lehiaketan. Zortzi parte hartzaile izan ziren.