2024ko istripu baten lekukoak behar dira

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 1a, 00:00

Istripuko zauriak ikusten dira.

Uztailaren 18ean gertatu zen Donostiako Urbieta kaleko bigarren geltokian BU11 autobusean.

 

Pasa den urteko uztailaren 18an, Donostiatik Hernanira doan BU11 autobusean, Okendo kaletik 17:20etan ateratakoan eta bigarren geldialdian Urbieta kalean istripu bat gertatu zen. Emakume bat igo zen autobusera eta atzealdeko eskuinaldean esertzera joatean, pasilloan erori zen gidariak autobusa modu zakarrean abiatu zuelako.

Bidaiariak hurbildu ziren emakumea laguntzera. Argazkia atera zion istripua jasa zuen emakumeari bidaiarietako batek, istripua jasa zuenak eskatuta. Bertan zauriak ikusten dira besoan, eskuan eta eskumuturrean.

Lurraldebuseko segurua istripuaren arduradun izateko istripua jasan zuen emakumeak lekukoak behar ditu, ikusi zutena baieztatzeko. Horretarako 650 608 118 telefono zenbakira deitu dezakete eta Txaro Tomasenagatik galdetu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!