Miguel Olloren Oroimenezko Tiro karabinako 56. edizioan 16 tiralarik hartu zuten parte 6 eta 14 urte bitartean, eta bi kategoriatan banatu ziren. Gazteenen artean, 12 urte arte, Aner Serranok irabazi zuen, Ekhi Igartza eta Aimar Etxeberriaren aurretik. 13 eta 16 urte bitartekoen kategorian Ganix Serrano izan zen lehen sailkatua, ondoren Emil Krasimirov eta Aner Azkona sailkatu ziren. Parte-hartzaile guztien artean puntuaziorik onena 100etik 76 puntukoa izan zen, Ganix Serranok egindakoa. Beraz, txapeldunaren txapela jantzi zuen. Lehiakideen artean, trofeo eta dominez gain, freskagarriak eta izozkiak banatu ziren tiraldian zehar. Parte-hartzaile guztien artean aire konprimituko karabina bat eta Esnal gozotegiko lau erroskoi ere zozketatu ziren.