Hiribusak udako ordutegia izango du bihartik

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 1a, 00:00

Hiribusak udarako ordutegia hasiko du bihartik.

15 urte arteko gaztetxoek ere dohainik izango dute garraio publikoa bihartik Mugi txartelarekin.

Hernaniko Hiribusak udako ordutegia izango du uztailean eta abuztuan. Bihartik aurrera, 1 eta 2 lineek goizeko zerbitzua eskainiko dute (0 linea ikasturtearekin batera jarriko da martxan). Lehenengo lineak bost bidaia egingo ditu (08:00; 08:30; 09:30; 10:30 eta 12:30) eta bi bidaia bigarren lineak (09:00etan eta 11:00etan).


Horrez gain, Mugi txartelarekin bidaiatzen duten sei eta 15 urte arteko haur eta gaztetxoek dohainik izango dute Hiribusa bihartik aurrera (urte bukaera arte). Sei urtez beherakoek dohainik dute hiribusa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!