Duela 21 urte Kronikan

Zikuñagako Papeleran sutea izan zen atzo baina ez zen zauriturik izan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 30a, 08:48

Ke beltza erruz atera zen papeleratik eta 40 bat minutuan itzali zuten.

2004ko ekainaren 30eko Kronikan argitaratutako albistea. 
Irakurri hemen egun horretako alea.

ZIKUÑAGA aldetik zetorren ke beltzarekin harrituta geratu ziren atzo herritar asko, arratsaldean Zikuñagako Papeleran gertatu zen istripua medio. Papelerak adierazitakoaren arabera sutea arratsaldeko 15:45etan hasi zen, enpresaren instalazio kanpokaldean zegoen grua batean txinpartak salto egin ondoren. Arratsaldeko 16:30etarako sua itzalita zegoela adierazi du enpresak eta sutearekin bukatzeko enpresako baliabideak erabili zituztela adierazi dute, bonberoen laguntzarekin batera. Istripuaren ondorioz ez zen inor zauritu eta papelerak adierazitakoaren arabera istripuak ez du galera haundirik ekarri. Enpresak adierazi du lana egiteari utzi ziotela sutea hasi bezain pronto eta handik ordu betera ekin ziotela berriro. Istripuaren ondorioz Goizuetarako bidea moztu egin zuten Zikuñaga parean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!