Bertan behera geratu da Javier Yanguasen hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 30a, 13:18

Javier Yanguas psikologian doktoreak hitzaldia eskaini behar zuen Biterin, baina arrazoi pertsonalengatik bertan behera geratu da. 65 urtetik gorakoentzat prestatutako ekintzak hurrengo asteazkenean hasiko dira.

Aurtengo udan ere 65 urtetik gorakoentzat doako jarduerak antolatu ditu Hernaniko Udalak. Momentuz uztaileko jarduerak argitaratu dituzte. Hasiera batean asteazken honetan hasiko ziren jarduerak, Javier Yanguas psikologian doktoreak eskainiko duen hitzaldiarekin. Arrazoi pertsonalengatik, ordea, bertan behera geratu da hitzaldia. 

Gainontzeko jarduerek aurrera jarraitzen dute, eta hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea, nahikoa da egunean bertaratzearekin.

Abuztuko jarduerak aurrerago zehaztuko ditu Udalak.

UDAKO JARDUERAK 65 URTETIK GORAKOENTZAT

HERNANI

UZTAILAK 9

10:00 Hernaniko zuhaitz bereziak ezagutzeko ibilaldia. Atsegindegitik abiatuta.

UZTAILAK 16

10:00 Bingoa. Garagunean.

UZTAILAK 23

11:00 Musika saioa Ixiar Gurmendiren eskutik. Biterin.

UZTAILAK 30

10:00 Kanpoko jolasak. Goiz Eguzkin.

*Parte hartzeko nahikoa da egunean jarduerara bertaratzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!