Maiatzaren amaieran ireki zuten Floridan eraikiko diren prezio hitzartuko udal etxebizitzetan izena emateko epea, eta etzi izango da dokumentazioa aurkezteko azken eguna.
Etxe hauen zozketan apuntatu ahal izateko ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar dute eskatzaileek: Hernaniko Udalak sortutako dokumentu normalizatua beteta, bizikidetza unitateko kideen dokumentazioa, Hernanin bizilekua edo lan atxikipena frogatzeko dokumentazioa eta 2023ko errenta aitorpena. Kasuaren arabera, etxebizitza premiaren zinezko aitortza edota mugikortasun urriaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko dira.
Eskatzaileek hiru bide dituzte beharrezko dokumentazioa aurkezteko: Hernaniko udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan, Costrucciones Sukiaren bulegoetan eta www.hernani.eus webgunearen bidez.
Izena emateko epea bukatzen denean, onartuen behin behineko zerrendak argitaratuko dituzte, eta ondoren notario aurreko zozketa egingo dute.