Ikusi al dituzue San Joan hauetan kamaradun herritarrak? Sumatu duzue baten bat plano onenaren bila? Kronikako kazetariak ez ezik, beste zenbait pertsona ere ibili dira festetako momentuak izozten, eta horietako askok bidali dute euren argazkirik onena Kronikak antolatutako 16. argazki lehiaketara.
Material guztia ondo jasota, irabazleen izenak ezagutzea besterik ez da geratzen. KronikaKideen arteko saria erredakzioan bertan hautatuko da, eta bazkide direnen parte hartzaileen artean argazki esanguratsuena bidali duenak jasoko du. Kasu honetan, irabazleak Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzeko bi sarrera, Arrauning saioa egiteko bi bono bikoitz eta sagardo kaxa bat eskuratuko ditu.
Herritarren saria, aldiz, Kronikaren webgunean eguerdiko 12:00etatik aurrera egongo den formularioaren bidez erabakiko da, helbide elektronikoa zehaztu eta argazki gustukoena hautatuta. Bigarren sarituak Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzeko bi sarrera, Arrauning saioa egiteko bi bono bikoitz eta urtebeteko Kronikakide izaera jasoko ditu.
Bozketa martxan egongo da uztailaren 3ko eguerdiko 12:00ak arte, eta irabazleen argazkiak eta izen abizenak uztailaren 4ko Kronikan argitaratuko dira.
Zozketak martxan, Kronikakideentzat
Lehiaketaren bidez ez ezik, zozketen bidez ere sariak lortzeko aukera dute KronikaKide diren herritarrek. Une honetan uztaileko zozketa dago martxan; parte hartu nahi dutenek esteka honetan egin dezakete: https://kronika.eus/zozketak/.