Etzi asteartean egingo da uztaileko odol ematea Hernaniko anbulategian

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 29a, 00:00

Odolaren beharra eguneroko kontua da eta etzi, asteartean uztailaren 1ean, arratsaldean odola emateko aukera izango da Hernaniko anbulategian. 17:00etatik 21:00etara izango da, baina estrakzioa egiteko hitzordua eskatu behar da aurretik goizean zehar, 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta. Ekaineko estrakzioak 45 izan ziren eta uztailekoak horrenbeste izatea ez litzateke albiste txarra izango.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!