Euskal Herriko Bakarkako Sega Liga gaur Jauregin erabakiko da

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 28a, 00:00

18:00etan hasiko da eta sailkapen orokorraren arabera erabakiko dira Bavarian jokatuko den Europako Sega txapelketako euskal ordezkariak.

Almitza Sega Elkarteak antolatutako Euskal Herriko 15garren Bakarkako Sega Liga, azkartasun modalitatean, gaur erabakiko da Hernanin, Jauregi jatetxeko belardian, 18:00etatik aurrera. Lehenengo saioa Goiatzen izan zen, bigarrena Etxalekun (Imotz) jokatu zen eta gaur amaituko da ligaxka Hernanin. Sailkapen orokorraren arabera Bavarian (Alemania) jokatuko den Europako Sega Txapelketako euskal ordezkariak erabakiko dira.

Emakumezkoen, gizonezkoen, beteranoen, gazte emakumezkoen eta gazte gizonezkoen saioak izango dira. Azken saioan Julen Gabirondo izan zen azkarrena gizonezkoetan, Alaitz Tolosak lortu zuen garaipena nesketan, Izadi Arrospidek neska gazteetan lortu zuen lehenengo postua, Manex Olaizek mutiletan eta Pabi Astondoak beteranoetan. 25 segalari inguruk hartuko dute gaur parte.

Nagusietan, emakumezkoek 35 metro koadroko saila ebaki beharko dute eta gizonek 100 metro koadrokoa; haurrek 25 metroko sailean lan egingo dute, eta gazteek eta beterakoek 35 metro koadrokoan. Haur eta gazteen mailatan, neska-mutilak batera arituko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!