Hernanik eta Oiartzunek jokatuko dute gaur Herriarteko Eskuzko Txapelketako finala, 10:30etan hasita, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. ETB1ek zuzenean eskainiko du jaialdia, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren YouTube kanalean ere jarraitu ahal izango da. Hernanik duela 13 urte jokatu zuen azken finala, bosgarren garaipena lortuz, eta gaurkoan seigarren txapela nahiko du eskuratu. Ez da lan erraza izango, aurrean Oiartzun ahaltsua izango baita. Oiartzuarrek azken hiru txapelak irabazi dituzte eta laugarren txapela nahi dute erreskadan. Hasiera batean Oiartzun faborito da nagusien partiduan eta ez dago faboritorik kadeteetan eta jubeniletan.
PALMARESA
Urtea Txapelduna Azpitxapelduna
1968 Bergara-Urretxu
1969 Segura-Azkoitia
1970 Zumarraga-Segura
1971 Zumarraga-Zestoa
1972 Azkoitia-Bergara
1973 Segura-Hernani
1974 Azkoitia-Zestoa
1975 Azkoitia-Tolosa
1976 Arrasate-Segura
1977 Azkoitia-Bergara
1978 Azkoitia-Segura
1979 Arrasate-Oñati
1980 Azkoitia-Oñati
1981 Azkoitia-Beasain
1982 Azkoitia-Zumarraga
1983 Donostia-Azkoitia
1984 Azkoitia-Zumarraga
1985 Donostia-Irun
1986 Donostia-Oñati
1987 Donostia-Oñati
1988 Azkoitia-Donostia
1989 Idiazabal-Azkoitia
1990 Idiazabal-Usurbil
1991 Segura-Usurbil
1992 Usurbil-Segura
1993 Amezketa-Usurbil
1994 Segura-Amezketa
1995 Azkoitia-Azpeitia
1996 Azkoitia-Azpeitia
1997 Azkoitia-Amezketa
1998 Donostia-Azkoitia
1999 Azkoitia-Hernani
2000 Hernani-Azkoitia
2001 Soraluze-Aretxabaleta
2002 Hernani-Lasarte-Oria
2003 Azkoitia-Hernani
2004 Azpeitia-Hernani
2005 Hernani-Azkoitia
2006 Azkoitia-Donostia
2007 Arrasate-Azpeitia
2008 Azpeitia-Donostia
2009 Bergara-Hernani
2010 Azpeitia-Hernani
2011 Hernani-Donostia
2012 Hernani-Berrobi
2013 Oiartzun-Tolosa
2014 Donostia-Oiartzun
2015 Azpeitia-Tolosa
2016 Azpeitia-Astigarraga
2017 Azpeitia-Oiartzun
2018 Azpeitia-Ataun
2019 Astigarraga-Azpeitia
2021 Azpeitia-Oiartzun
2022 Oiartzun-Azpeitia
2023 Oiartzun-Azpeitia
2024 Oiartzun-Zaldibia
Txapeldunak Azkoitia (16). Azpeitia (8). Donostia (6). Hernani (5). Segura eta Oiartzun (4). Arrasate (3). Idiazabal, Zumarraga eta Bergara (2). Astigarraga, Soraluze, Amezketa, Usurbil (1).