Zaila egiten zaizu argi entzutea, baina zaratari, nekeari edo adinari egozten diozu? Entzumen-galera modu isil eta progresiboan agertzen da. Hainbeste, ezen jende asko ez baita konturatzen... bere eguneroko bizitzan eragina izan arte.
Garaiz detektatzeak zure ongizatea, harremanak eta independentzia mantentzen lagun diezazuke. Hemen 5 seinale:
1. Azkenaldian asko eskatzen dizute esandakoa errepikatzeko? Besteek «baxu hitz egiten» dutela edo ulertzeko ahalegina egin behar duzula sentitzen baduzu, baliteke arazoa ez izatea bolumena... baizik eta zure entzumena.
2. Elkarrizketetan galtzen zara, batez ere zarata badago? Leku jendetsuetan, besteek diotena jarraitzea kostatzen zaizu? Horrek esan nahi du zure belarriak ez dituela ongi bereizten ahotsak eta hondoko soinuak.
3. Telebistaren bolumena ez al da nahikoa? Arreta jartzeko garaia da, aldaketa hori izan ohi da entzumen-galeraren lehen adierazleetako bat.
4. Ez dituzu entzuten lehen entzuten zenituen soinuak? Txorien kantua, telefonoaren txirrina, elkarrizketa distantzia batera... Soinu horiek desagertzen hasi badira, baliteke entzumen-galera izatea.
5. Ez duzu bilera sozialik egiten frustrazioagatik edo nekeagatik?
Entzutea nekagarria bihurtzen denean, normala da isolatuta sentitzea.
Zure entzumenak axola du. Ez utzi bigarren mailan.
Entzumen-galera garaiz detektatzeak alde handia eragin dezake nola komunikatzen zaren, nola gozatzen duzun zure egunerokoa, eta nola erlazionatzen zaren besteekin.
Gurekin entzumen-ebaluazio bat egitea erraza, azkarra eta konpromisorik gabea da.
Ez utzi entzumen-galerak isilarazten. Bizitza merezi bezala entzuten laguntzeko gaude hemen!
AUDITEK
ELKANO KALEA, 35 - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com