Beñat Odriozola, Espainiako txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 28a, 00:00

Beñat Odriozola eskubian urrezko dominarekin.

Sevillan lortu du garaipena arraun egokituko skiff-ean Eneko Mendizabal taldekidearen aurretik.

Euskadiko txapela irabazi ondoren, Beñat Odriozola Aranburu hernaniarrak (Ur Kirolak) Arraun Egokituko Espainiako txapelketa irabazi zuen pasa den astean Sevillan.

Bere taldekide Eneko Mendizabal Urdapilleta, lasarte-oriarra, bigarren sailkatu zen.

 

Maialen, Donibane Lohitzunen eta Portugaleten

Bestetik, Maialen traineruak ETE Ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatuko ditu gaur eta bihar, Donibane Lohitzunen eta Portugaleten hurrenez hurren.

Gaur 16:30etan hasiko da Iparraldeko estropada eta bihar, Portugalete parean Nerbioi ibaian 11:45etan, ekingo diote estropadari traineruek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!