Osiñagan, Vito Rogado aktorearen etxean, gaur 18:30etatik aurrera Económicas antzezlana eskainiko da. Leire Ruizek eta Vito Rogadok antzeztuko dute musika, giro ona eta barre algarak ziurtatzen dituen lana. Gaur hasi, baina udan zehar 16 egunetan eskainiko da (uztailak 4, 5, 11, 19, 25, 26, abuztuak 1, 2, 8, 9, 15, 16, 23, irailak 6 eta 13). Sarrerak 649 874 184 telefonoan erreserbatu daitezke 25 eurotan. 50 pertsonentzako dago lekua.