Hernaniko boleibol taldean izena eman daiteke datorren denboraldirako

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 27a, 00:00

Boleibolean jokatu nahi duenak 2025-2026 denboraldirako izen-emateak irekita dauzka, bai neska eta bai mutilen taldean. Boleibol eskola (2014-2015 urteetan jaioak), infantilak (2012-2013 urtekoak), kadeteak (2010-2011 urtekoak), jubenilak (2008-2009 urteetan jaiotakoak) eta junior eta seniorrak (2007 urtean edo lehenago jaioak), kasu guztientzat mutil eta neska taldeak daude. https://hkeboleibola.eus/ web orrialdearen bidez izena eman daiteke. Zalantzarik izanez gero, 644 300 535 telefonoan whatsapp bidez edo administrazioa@hkeboleibola.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!