65 urtez gorakoentzako doako ekintzak, udako asteazkenetan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 27a, 00:00

Uztailerako hitzaldia, ibilaldia, musika saioa eta jolasak antolatu ditu Udalak.

 

Udako asteazkenetan 65 urtez gorako herritarrentzako ekintzak izango dira, udaletxeko Adinekoen sailak antolatuta.

Ekintza berezienen artean, Javier Yanguas psikologian doktoreak uztailaren 2an emango duen hitzaldia dago. Zahartzaroa eta bakardadea izango ditu hizpide. Hitzaldia espainieraz izango da, Biteri kultur etxean, 11:00etatik aurrera.

Bigarren ekintza Sagarreta Natur Taldearekin elkarlanean antolatu da. Hernaniko parke eta auzoetako zuhaitzak lanaren egileekin, Hernaniko zuhaitz bereziak ezagutzeko ibilaldia izango da. Bi ordu inguruko iraupena izango du eta hitzordua Atsegindegin jarri dute, 10:00etan.

Musika saioan, berriz, Ixiar Gurmendi izango da protagonista, uztailaren 23an, Biterin, 11:00etan hasita. 

Uztailaren 16an eta 30ean jolasen txanda izango da. 16an, Garagunean bingoa izango da 10:00etan, eta 30ean, Goiz Eguzkin kanpoko jolasak, hauek ere 10:00etan hasita.

Ekintza guztiak doakoak izango dira eta ez da izenik eman beharko parte hartzeko. Ordurako bertaratuta nahikoa izango da. Abuztuan ere asteazkenero izango dira jarduerak, baina horien berri aurrerago emango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!