Sanjoanak sartu dira azken txanpan, gutxienez eutsi erritmoa!

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 27a, 00:00

Entzierro txikiak harrera ona izan du azken urteetan eta haurrek ederki pasatzen dute.

Gaur amaituko dira festak Kronikako eta Kantaitako kideek bandera gauerdian jaitsita, baina aurretik herri kirolak, Zapotxinen emanaldia, San Joan Konpartsa eta Gazte Festa izango dira besteak beste.

San Joanak azken txanpan sartuko dira gaur eta horrek erritmoa igo behar dela esan nahi du edo gutxienez mantendu. Astean zehar ospatu dira aurten festak eta egunean zehar jende asko ibili da kaleetan. Atzokoan ere bai.

Gaur ere badira majiña bat ekitaldi kalera irten eta egitarauaz disfrutatzeko bai txikiek, bai gazteek, bai helduek eta bai nagusiek. Axeri Dantza ondoren Beti Egarriak txaranga irtengo da, herri kirolak 12:30etan izango dira Tilosetan, Zapotxinek haurrak alaitzen dituen bitartean. San Joan Konpartsa 18:30etan irtengo da eta Gazte festa, aurtengo nobedadeetako bat, Atsegindegin egingo da, azken trakaren aurretik.

 

SAN JOANETAN GAUR

EKAINAK 27, ostirala


07:00
DIana Hernaniko txistulariekin. 

09:00 Azeri dantza. 

11:00 Marrazki lehiaketaren sari banaketa. Biterin. 

11:00 Beti Egarriak txarangaren irteera. 

12:30 Herri kirolak. Tilosetan. 

12:30 Baratxuri zoparen sekretua ikuskizuna, Zapotxin pailazoaren eskutik. Atsegindegin. 

17:00 Entzierro txikia Kaxkoan. 

18:30 San Joan Konpartsaren irteera. Gudarien plazatik. 

19:30 Gazte Festa DJ OSTOrekin. Atsegindegin. 

23:00 Su talka ikuskizuna Deabru Beltzak taldearekin. Gudarien plazatik. 

24:00 Kantaitako eta Kronikako ordezkariek banderak jaitsiko dituzte. 

Ondoren, zezen suzkoa eta Incansables txarangarekin kalejira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!