Sokamuturrean zilipurdiren bat jaso, Axeri Dantzaren bizkarreko beroak, eta balkoiren batetik dutxa hotza ere bai. Horixe izan zen hainbat gaupaseroren biharamuna atzokoa, eta halakoxea izango da gaurkoa beste askorentzat, goizeko plana errepikatuko baita San Joanen azkenaurreko egunean.
Doinu alairik ere ez da faltako goiz osoan zehar, Iraunkorrak txarangaren eskutik; eta hirugarrenez aterako da Kaxkoko kaleetara erraldoi eta buruhaundien konpartsa eguerdian, entzierro txikia bukatzean.
Arratsaldean, berriz, bertsoak izango dira protagonista Tilosetan, eta dantzarako gogoa duenak Urbieta kalean izango du aukera, erromeriarekin.
Gauean, berriz, Plaza jendez lepo betetzea espero da, bertan eskainiko baitu kontzertua Zea Mays taldeak.
SAN JOANETAN GAUR
EKAINAK 26, osteguna
07:00, Diana, Hernaniko Soinua elkarteko dultzaineroekin.
07:30, Sokamuturra.
09:00, Axeri dantza.
11:00, Iraunkorrak txarangaren irteera.
11:00, Gimnasia erakusketa, zunba saioa eta sarien banaketa, Goiz Eguzkin.
11:15, Entzierro txikia, erdigunean.
12:00, Erraldoi eta Buruhaundien konpartsa, Herbururen eskutik.
17:00, Bertso jaialdia, Tilosetan: Agin Laburu, Miren Amuriza, Eñaut Martikorena eta Ekhiñe Zapiain. Gai jartzailea: Joxe Luix Urdangarin.
18:00, Erromeria Oinkada taldearekin, Urbieta kalean.
19:00, Batukada feminista.
23:00, Zea Mays taldearen kontzertua, Plazan.
00:30, Iraunkorrak txarangaren irteera.