Bizkarra berotu eta koadrilarekin elkartu, ohiko plana San Joanen hirugarrenerako

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 25a, 00:00

Arratsalde ederra pasa zuten atzo Zuiko Txoskok eskainitako ikuskizunean.

Gaur aterako da helduen Axeri Dantza estreinakoz, Koadrilen Eguna berotzen hasteko. 13:00etan izango da brindisa.

Bete-betea dator, beste behin, San Joan jaien hirugarren eguneko egitaraua. Estreinakoz izango da sokamuturra goizean goiz, eta aurrenekoz aterako da helduen Axeri Dantza ere, bizkarrak bero­tzera, ondoren koadrilarekin elkartuko diren horiei. 13:00etan izango da brindisa Plazan, eta koadrilako bazkarien ondoren se­giko du festak arratsaldean.

SAN JOANETAN GAUR

EKAINAK 25

07:00, Diana, Hernaniko Soinua elkarteko dultzaineroekin. 

07:30, Sokamuturra. 

09:00, Axeri Dantza. 

10:00, Haurrentzako parkea, Atsegindegin. 

10:00, Txu txu trena, Latsunben. 

11:00, Santa Barbara txarangaren irteera. 

11:00, Meza Elorrabin, 1978ko ekainaren 25ean hildakoen alde. 

12:00, Erraldoi eta Buruhaundien konpartsa, Herbururen eskutik. 

13:00, Koadrilen brindisa, Plazan. 

17:00, Bola: Hernaniko Txapelketaren bigarren tiraldia, Benta Berriko bolatokian. 

17:00, 'Bazen behin' ikuskizuna, Atsegindegin (Urbieta kalean beharrean).

18:00, Zuttik elektrotxaranga.  

19:00, Pelota jaialdi profesionala, kiroldegian: Jaka-Mariezkurrena II/Peña II-Iztueta eta Artola/Bakaikoa.

19:00, Incansables txarangaren irteera. 

22:30, Patxi eta konpainia taldearekin erromeria, Urbieta kalean. 

23:00, Iratzar taldearekin dantzaldia, Tilosetan.  

00:00, Incansables txarangaren irteera. 

Erlazionatuak

San Joanak - Ekainak 24 goiza

Kronika - Erredakzioa eka 24 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!