Sokamuturragatik arretaz jokatzeko deia, Kaxkoko bizilagun eta komertzioei

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 24a, 00:00

Sokamuturra izango da bihar eta etzi goizean, Hernaniko San Joan jaien barruan, 07:30etatik 09:00etara. Honakoa izango da hartuko duen eremua: Plaza, Andre kalea, Felipe Sagarna 'Zapa' kalea eta Kale Nagusia. Horregatik, arretaz jokatu eta neurriak hartzea eskatu die Udalak, Kaxkoko bizilagun eta komertzioei: ataria barrutik giltzatuta egotea, kalteak saihesteko; eta bizilagunak kalera ez ateratzea, ekitaldiak iraun bitartean. Era berean, jakinarazi dute 16 urtetik beherakoek ezin dutela San Joanetako sokamuturran parte hartu, Zezen Ikuskizun Tradizionalak arautzen dituen dekretuaren arabera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!