«Gozatu dezagun aurtengo jaiez ere elkarrekin!»

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 24a, 00:00

Kantaitako kideak eta Dobera-Kronikako lantaldea, txupinazoa bota berritan.

Hasi dira San Joanak!

Atzo eguerdian lehertu zen lehenango suziria, eta giro ederra izan zen egun guztian zehar. Kronikako eta Kantaitako kideak omendu zituzten udaletxean, 25 urte bete berritan.

Gaurkoan ere ez da zereginik faltako: danborrada, txistularien eta bandaren emanaldiak eta Mirua eta Skabideanen kontzertuak izango dira, besteak beste.

SAN JOANETAN GAUR

09:00 Diana. Mendirik Mendi doinuaren airera. Hernaniko Txistulariak eta Hernaniko Musika Banda. 

11:00 Parrokian Meza Nagusia. 

11:30 Haurren danborrada. Santa Barbara eta Etxeberri elkarteak. 

12:00 Hernaniko Txistularien kontzertua. Gudarien plazan. 

13:15 Hernaniko Musika Bandaren kontzertua. Gudarien plazan. 

17:00 Tavole ikuskizuna Zirko Txosko konpainiaren eskutik. Urbietan. 

17:30 Dantza solteko txapelketa. Gudarien plazan. 

18:00 Afrika Bibangen kontzertua. Tilosetan. 

19:30 Euskal presoak etxera! Manifestazioa eta ekitaldia. Gudarien plazan. 

22:30 Los Tenampas taldearekin mariatxiak. Atsegindegin. 

23:00 Mirua eta Skabidean taldeen kontzertua. Gudarien plazan. 

23:15 Xalaparta txarangaren irteera. 

23:30 Zezen suzkoak. Zinkoenean. 

24:00 Kalejira eta erromeria dultzaineroekin. Amaitzeko, Larrain dantza Plaza Berrin.

Erlazionatuak

San Joanak - Ekainak 23

Kronika - Erredakzioa eka 23, 21:59 Hernani

Akelarrea eta San Joan sua

Kronika - Erredakzioa eka 23, 21:58 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!