Judoko Euskal federazioak, antolatuta, gradoa igarotzerako, azterketak izan ziren aurreko astean Anoetan. Bost izan ziren gerriko beltza 1Dan azterketara aurkeztu ziren Hernani judokak eta bostek gainditu zuten: Manex Redondo, Josu Labayen, Ekhi Zamora, Urki Usabiaga eta Joseba Gainza. Denboraldia amaitzeko modu egokia. Bost gerriko beltz berri horiei Irati Ibeasek eta Olena Kozbarrek abenduan lortutakoak ere gehitu behar zaizkiei. Eta azaroan 5Dan Ismael Mateok eta 7Dan Jone Irastorzak lortu zuten.