Urtero bezala, Hernaniko EPOko ikasle ohi batzuk, 1965eko promoziokoak, Galarretako Suharri jatetxean elkartu ziren. 30 lagun inguru bildu ziren giro ederrean egin zen bazkarian, Eusebio Muñoa irakaslea bertan zela, eta bazkarian zehar bizipen eta pasadizo ugari gogoratu ziren. Urteak dira biltzen direla eta jarraituko dute.