Karabelgo Belkara auzo elkarteak aurten ere jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du eta dagoeneko badu irabazlea. 10 urteko Romina Gavrila gaztea izan da irabazlea. Belkara auzo elkarteko idazkaria den Josune Lagarren eskutik jaso zuen saria. Auzo elkartetik «parte-hartzaile guztien maila altua aipatu nahi dugu eta datorren urtean berriz parte hartzeko animatu nahi ditugu». Elkar liburu eta musika dendan erabiltzeko balea jaso zuen Gavrilak.
Aurkeztutako marrazki guztiekin Karabelgo festetan erakusketa bat egitea gustatuko litzaieke auzo elkartekoei. Bukatzeko, esker hitzak elkarbanatu dituzte: «eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei eta nola ez Elkar enpresari bere laguntzagatik»