Iragan ekainaren 7an, Arraun Egokituko Euskadiko txapelketa irabazi ondoren, gaur Beñat Odriozola Aranburu hernaniarrak (Ur Kirolak), Espainiako txapelketa jokatuko du Sevillan. Legution jokaturiko Euskadiko txapelketan, bere taldekide den Eneko Mendizabal Urdanpilleta izan zen azpitxapeldun. Biak Sevillan izango dira.