Ur mozketa asteartean, Ibarluze, Epele eta Lastaola industrialdeetan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 21a, 00:00

Edateko uraren sarean hobekuntza lanak egiten ari da Hernaniko Udala; eta horien ondorioz, ura moztuko dute ekainaren 24an, asteartez, goizeko 08:00etatik eguerdiko 13:00etara, eremu hauetan: Ibarluze industrialdearen zati batean, eta Epele eta Lastaola industrialdeen eremu osoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!