Jon Garmendia 'Txuria'ren eta Rafa Etxarriren erakusketa zabalduko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 21a, 00:00

Udara hasten den gaurko egunez, Biteri kultur etxean, Jon Garmendiaren 'Txuria' eta Rafa Etxarriren Hitzak eta koloreak erakusketa zabalduko dute. Rafa Etxarri margolariak eta Jon Garmendia idazle hernaniarrak elkarlanean egindako sorkuntzan abiadura haundiko gizarte honen aurrean geldialdi bat egiteko proposamena aurkezten dute, denborari denbora eskaintzeko, irakurtzeko, hausnartzeko, iraganari begirada jarri eta gaur eguneko errealitatearen kolorea bezala norberak daukana hautatzeko. Xumeki egindako proposamen bat da, erakusketaren bidean momentu goxo bat pasatzeko gonbidapena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!