Hondakin bilketan aldaketak, jaietan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 21a, 00:00

San Joanak direla eta, ekainaren 23tik 27ra, aldaketak izango dira Kaxkoko bizilagun eta establezimenduen hondakin bilketan. Egunero, 12:30etatik 14:00etara utzi beharko dituzte hondakinak dagokien tokian. Kale hauetako bizilagun eta establezimenduei eragingo die aldaketak: Andre kalea, Atzieta, Aimar Elosegi 'Moio', Ezkiaga pasealekua, Gudarien plaza, Iturriaga, Izpizua, Nafar kalea, Kale Nagusia, Plaza Berria, Urbieta (6, 7, 8, 9, 10 eta 12 barne) eta Felipe Sagarna.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!