Etorri dira gurera
asko kostata hurrera
herriko festek moldatzen dute
gure izaera
txoznak 21era
gauza onik ezin atera
aitzakiarik ez dugu behar,
gu beti kalera.
23ra xenda
txupinazoan melenga
zirkulu gorri handi batekin
zegoen agenda
kendu lotsa, kendu prenda!
akelarrera irten ba!
sua itzaltzen den ordurako
jendea pizten da.
Ta suaren ondorenak
bertan botatzen direnak
banzai! esaten gainetik salto
irrintzi ozenak
diferentzi nabarmenak
haurrenak ta helduenak
lehen koadernoak errentzen ziren
eta orain penak.
Lehen ezin falta San Juanik
etxetik korrika juanik
buru handien aurretik pozik
erraldoi traza nik
ez zen kontrakoa zanik
ez eskolarik, ez lanik
San Juanak zenbat aldatzen diren
berdinak izanik.
Adinak jartzen du bista
urteen pasea pista
orain etxean gelditzen gera
eta ez aldizka
goizean goiz dindilizka
kafea zainean zista!
formak aldatzen dira bai baina
ez da joaten txispa.
Goizetan soka muturra
adarrak azala hurra
azeri dantzan egotea ba…
ez da hain ziurra
gau paseroentzat lurra
arnasa bizi, laburra
eta lanera doanarentzat
nolako beldurra.
Gauetan erromeria
askorentzat komeria
antza gerria hernaniarrak
du gogorregia
Alkohola ezin liseria
askoz hobe eseria
alaitasuna dena gauetan
goizez miseria.
Hauek festetako zamak
ematen dizkigun lanak
bakoitzak bere modura bete
behar ditu planak
kalejira ta dianak
dianak ta ez dianak
zer pasako dan ez dakit baina
gozatu San Juanak.