Festarako egitarau oparoak, txosnagunean

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 21a, 00:00

Guztira bederatzi txosna izango dira aurtengo jaietan; zortzi Tilosetan, eta bat Plaza Berrin. Ondorengoak izango dira Tilosetako txosnak: Boltaia; Ernai; Kontrakantxa; Errugbia eta Mugimendu Sozialista; Bilgune Feminista; Harrera; eta Askapena. Plaza Berrin, berriz, Denak Etxera txosna jarriko dute, urtero moduan. 

Gaurtik hasita, ehunka jarduera izango dira txosnagunean aurtengo San Joanetan, musika erdigunean jarriz.

ERNAI-GAZTE TXOSNA

Gaur, Etxera eguna

Ekainak 24, 19:30 Presoak kalera! Manifestazioa plazatik

Ekainak 25, 23:00 Dj herrikoia

Ekainak 26, Bob Lion Soiun
01:00 Reggae Dancehall Gaua
Ekainak 27, 23:00 Spize eta Perlata

BILGUNE FEMINISTA

Etzi, 19:00tik aurrera pikoteo eta tonbola

Ekainak 25, 23:30, Brindixkuirra, transmaribiboloon topa (Hernaniko TKMBBON eskutik)

00:00-02:00 DJ Siwanaba

Ekainak 26, 19:00 Batukada feminista txosnatik abiatuta herrian

Ekainak 27, azken txinpartak, «ekarri brilli-brillia soinean edo gainean». 

«Ez badakizu egoten ez etorri!».

MUGIMENDU SOZIALISTA ETA ERRUGBI ELKARTEA

Ekainak 25, 02:00etatik aurrera, Lilith Selektah

Ekainak 28, 19:00 Bertso saioa, Iker Ormazabal, Aitor Tatiegi eta Lurdes Ondaro.

KONTRAKANTXA- Gazte Asanbladaren txosna

Gaur, 19:00 Txosna irekiera

23:00 Kontzertuak: Mirail; The Mamones; eta Popatik.

Ekainak 23, 23:00 Kontzetuak: Komerik eta DJ Kapale

Ekainak 24, Uda gaua. 23:00 DJ Trioka

Egunero 23:00etatik 00:00etara 'zurrutz zortea'

DENOK ETXERA-PLAZA BERRI

Ekainak 24, 'Denak etxera!' manifestazioa 19:30etan. Gudarien plazatik abiatuta.

Egunero afariak eskainiko dituzte Plaza Berrin.

 

BOLTAIA

Gaueko 23:00etatik aurrera

Gaur, Tispy DJ

Etzi, Magnolia

Ekainak 24, MR Zeus

Ekainak 25, Joaquin Mir eta N(O)AI

Ekainak 26, Maraka Sound System

Ekainak 27, Bombadil Sound System

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!