Behin ez, bitan eskaini du sushia prestatzen ikasteko tailerra, Euskal Asia enpresako Jose Ramon Sabandok; eta ikastaroaren arrakasta begibistakoa da: maiatzaren 17an egin zuten aurrenekoz, 17 auzotarren partehartzearekin; eta errepikatu egin zuten ekainaren 7an, beste 16 lagun animatuta. Dagoeneko auzo osoa dago ederki trebatuta sushia prestatzeko kontuetan!
Ikusi bestela zer nolako itxura duten argazkiko jakiek.