Mugalariak omendu zituzten Loidiko monolitoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 20a, 00:00

Herritarrez gain, Xabier Lertxundi alkateak eta zenbait udal ordezkarik omenaldian parte hartu zuten.

Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak antolatuta, urteroko omenaldia egin zieten ekainaren 13an mugalariei. Ohiko ekitaldiari gehigarri batzuk txertatu dizkiote aurtengoan; izan ere, 10 Urte + Mugalari, Laguntzaile eta Iheslarien Berreskuratzea eta Oroitzapena erakusketa inauguratu zuten. Biterin dago ikusgai erakusketa, eta gaur izango da ikusteko azken eguna, goizeko 10:00etatik iluntzeko 21:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!