Ekainaren 23tik aurrera itxita egongo dira Hernaniko kiroldegiko igerilekuak, zenbait astez, bertan konponketa lanak egingo dituztela eta. Uztail bukaeran berriro irekitzea aurreikusi dute. Bitartean, kiroldegiko bazkideek erabili ditzakete inguruko herrietako igerilekuak: Astigarraga, Donostia, Errenteria, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil.