Mirua, Skabidean eta Zea Mays izango dira aurtengo kartelburuak

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 21a, 00:00

Mirua taldeak arrakasta haundia du gazteen artean.

Aurtengoan ere musika eskaintza oparoa izango da San Joanetan. Kartelburuez gain, herriko abesbatzek eta ohiko taldeek badute tartea egitarauan. Astelehenean Itzalek girotuko du iluntzea, asteartean Afrika Bibangek abestuko du Tilosetan eta ostiralean DJ OSTOren erritmora dantzatuko dute gaztetxoek.

MUSIKA EMANALDIAK

HERNANI

EKAINAK 23

18:00 Kantuz eta Ozenki abesbatzen kontzertua. Urbieta kalean. 

23:00 Itzal taldearekin dantzaldia. Tilosetan. 

 

EKAINAK 24

18:00 Afrika Bibangen kontzertua. Tilosetan. 

22:30 Los Tenampas taldearekin mariatxiak. Atsegindegin. 

23:00 Mirua eta Skabidean taldeen kontzertua. Gudarien plazan. 

24:00 Kalejira eta erromeria dultzaineroekin. 

 

EKAINAK 25

22:30 Patxi eta konpainia taldearekin erromeria. Urbieta kalean. 

23:00 Iratzar taldearekin dantzaldia. Tilosetan. 

 

EKAINAK 26

18:00 Erromeria Oinkada taldearekin. Urbietan. 

23:00 Zea Mays taldearen kontzertua. Gudarien plazan. 

 

EKAINAK 27

19:30 Gazte festa DJ OSTOrekin. Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!