Entretenimendurako ekintza ugari etxeko txikiek, aurtengo jaietan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 21a, 00:00

Zirko Txoskok eskainiko du Tavole ikuskizuna, hilaren 24an, Urbietan.

Jarduera dibertigarriak antolatu dira etxeko txikientzat aurtengo San Joan jaietan; besteak beste, 'Tavole' ikuskizuna, Zapotxin pailazoaren 'Baratxuri zoparen sekretua' emanaldia, danborrada eta haurrentzako parkea.

 

Urtero moduan, umeentzako ekintza mordoa antolatu dituzte San Joanetarako, eta aurrenekoa izango da haurrentzako marrazki eta pintura lehiaketa. Etzi izango dute pintura lanetan aritzeko aukera etxeko txikiek, goizeko 09:00etan hasita, Atsegindegin. Arratsalderako, akelarre txikia antolatu dute urtero moduan, Paradorretik abiatuta. Beraz, kontuz! Galtza gorria ibiliko dira kaleetan barrena maxkuriak astindu eta bizkarrak gorritzen. 

San Joan egunean, goizeko 11:30etan Santa Barbararako eta Etxeberriko elkarteetako danborradak aterako dira kalera eta arratsalderako, Zirko Txoskok Tavole ikuskizuna eskainiko du Urbietan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Emanaldi honek, zirkua eta umorea uztartzen ditu, «arriskuz eta emozioz beteriko obra honetan, bi pertsonaia xelebre hauek errealitate eta fantasiaz beteriko egoerak biziko dituzte, eta bizipen hauetatik ondorio garbi bat aterako dute: Gizartean ditugun arazoei aurre egiteko bide bakarra; elkarbizitza, errespetua eta elkarlana dira».

Kuadrilen egunean haurrentzako parkea jarriko dute Atsegindegin, eta horrez gain, txu-txu trenak Latsunbeko auzoa zeharkatuko du. Eguerdiko 12:00etan, buruhaundien eta erraldoien txanda izango da eta arratsaldeko 17:00etan, Bazen behin ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango dute txikiek, Urbieta kalean. Hilaren 26an, berriz, haurrentzako bi ekintza izango dira; alde batetik, entzierro txikia erdialdean, goizeko 11:15etan hasita; eta bestetik, erraldoi eta buruhaundien konpartsa.

San Joanen azken egunerako ere etxeko txikiek izango dute entretenimendurako tartea. Goizean, haur kategoriako 46. Marrazki eta pintura lehiaketaren sari banaketa egingo dute, Biterin. Eta eguerdiko 12:30etan, Zapotxin pailazoak hartuko du lekukoa, 'Baratxuri zoparen sekretua' ikuskizuna eskainiz, Atsegindegin.

HAURRENTZAKO EKINTZAK

ETZI

09:00 Haur kategoriako 46. marrazki eta pintura lehiaketa Atsegindegin. 

17:00 Akelarre txikia.

 

EKAINAK 24

11:30 Haurren danborrada. Santa Barbara eta Etxeberri elkarteak.

17:00 Tavole ikuskizuna. Urbieta kalean.

 

EKAINAK 25

10:00 Haurrentzako parkea Atsegindegin eta txu-txu trena Latsunben.

12:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa. 

17:00 Bazen behin ikuskizuna. Urbietan.

 

EKAINAK 26

11:15 Entzierro txikia erdialdean.

12:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa.

 

EKAINAK 27

11:00 Haur kategoriako 46. Marrazki lehiaketako sari banaketa. 

12:30 Baratxuri zoparen sekretua ikuskziuna, Zapotxin pailazoaren eskutik. Atsegindegin

17:00 Entzierro txikia erdialdean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!