Motorrak berotzen joateko aukera paregabea izango da gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 21a, 00:00

Festarako gogo haundia nabaritzen zaie herritar askori, eta astelehenera itxaron beharrik gabe, motorrak berotzen joateko aukera izango dute gaurtik aurrera. San Joanen aurreko jarduerez gain, txosnak ere gaur bertan irekiko dituzte, arratsaldeko 19:00etan. 

Astelehenean hasiko dira ofizialki San Joanak, baina dagoeneko festarako gogoz daude hernaniar gehienak. Jaietako egun guztiak astegunak izateak ondorio logikoa izaten du: aurreko eta ondorengo asteburuetan ere parranda egitea. Horretarako, gaur bertan zabalduko dituzte txosnak, eta beste zenbait jarduera izango dira egunean zehar. Hortaz, ez dago aitzakiarik motorrak berotzen joateko!

Gaur bertan Hernaniko kaleetan barrena ibiliko dira Ereñotzuko Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzetako kideak, Aurorak ospatzeko. Arratsaldean, berriz, bi kirol saio izango dira: Azeri Bila herri lasterketa eta Hernani Sutan emakumezkoen boxeo belada. 

Txosnen irekiera, berriz, arratsaldeko 19:00etan izango da. Eragileek irekierarako zenbait jarduera ere prestatu dituzte. 

 

Jarduera lasaixeagoak izango dira bihar

Larunbateko burrunbaren ondoren, ekintza lasaiek hartuko dute lekukoa biharko egunez. Txakurren erakustaldia izango da goiztiarrena, eta palankarien 53. probak emango dio jarraipena egitarauari. 

Eguerdian Gerardo Plazaren omenezko Xake Topaketa egingo dute Plaza Berrin, eta 17:00etan Hernaniko Bola Txapelketaren bigarren tiraldia jokatuko da.

 

SAN JOANEN BEROKETA

HERNANI

GAUR

07:45, Aurorak Hernanin zehar, Ereñotzuko Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzekin.

16:30, Azeri Bila herri lasterketa, Plaza Berrin hasita.

18:00, Hernani Sutan emakumezkoen boxeo belada, kiroldegian. Sorabox elkarteak antolatuta.

19:00, Txosnen irekiera, Tilosetan.

BIHAR

09:00, Txakurren erakustaldia, San Joan Sari Nagusia, Xoxokako zelaian. Txantxangorri elkarteak antolatuta.

09:30, Palankarien 52garren proba, Sagastialdeko atletismo pistan. Etxeberri elkarteak antolatuta.

11:00, Gerardo Plazaren Oroimenezko Xake Topaketa, Plaza Berrin. Hernaniko Xake Joko Elkarteak antolatuta.

17:00, Bola jokoa. Hernaniko Txapelketaren bigarren tiraldia, Goiz Eguzkiko bolatokian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!