Kolpez Kolpe, gerraren eta faxismoaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 19a, 00:00

GKSk antolatuta, gaurtik etzira arte jardunaldiak izango dira Hernanin, boxeoarekin amaituz.

Gaurtik larunbatera bitartean, Gazte Koordinadora Sozialistak jardunaldi antifaxistak antolatu ditu Hernanin. Besteak beste, hirugarren urtez jarraian Kolpez Kolpe kirol ikuskizuna eskainiko dute etzi, Elizatxo Ikastolan, eguerdiko 12:30etan. 

Hori ez da izango jardunaldietako ekintza bakarra. Gaur hitzaldia eta pintxopotea izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrea, Kontrakantxa gaztetxean. Gerra eta faxismoaren aurka antolatu izenburua izango du gaurko hitzaldiak. Aurretik, saioa animatzeko pankarteoa egingo dute, 17:00etan. Bihar, berriz, mural margoketa egingo dute Kontrakantxan, 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!