Udako solstizioa bihar izango da Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 19a, 00:00

19:30etatik aurrera, Proximity paisaia opera herbeheretarrak girotuko du ikuskizuna.

Udako Solstizioa ospatuko da bihar Chillida Lekun, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Proximity paisaia operak beteko ditu bertako zelaiak. Jeroen Strijbosek eta Rob van Rijswijkek museorako bereziki moldatuko dituzte musika piezak, paisaiaren pertzepzioa aldatuko duten soinu inguratzaileekin.

Haiekin batera ariko dira Carolina Luquin eta Haizea Muñoz euskal sopranoak, Eñaut Elorrieta abeslaria, eta David Chalmin musikari eta konpositore frantsesa. Horrela, Chillida Lekuko zelaiak espazio bat bihurtuko dira, «non musika emanaldiak publikoa gonbidatuko du­en paseatzera, pentsatzera eta espazioa modu guztiz paregabean berraurkitzera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!