Hernanin izango dira gaur Ourenseko Cachibol taldekoak. 50 bat pertsonak osatzen dute galiziar espedizioa, eta 11:00etatik aurrera Hernaniko kiroldegian jokatuko dute Goiz Eguzki Hartubol taldearekin. Galiziarrak hiru egunez izango dira gure artean, eta inguruak ezagutzeko ere aprobetxatuko dute.