Ziprik, Juantxo Arazalluzek eta Josune Aierbek agur bandari, 24ko kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 18a, 00:00

San Joan egunarekin bat eginez, Hernaniko Musika Bandak ekainaren 24an kontzertua eskainiko du Udaletxeko arkupeetan, 13:15etan hasita, Jorge Pachecoren zuzendaritzapean. Errepertorioak estilo eta garai desberdinetako lanak biltzen ditu: XIX. mendeko zartzuelatik Hollywoodeko zinemaraino, eta tartean euskal sustraietan oinarritutako piezak ere bai. Musikaz harago, kontzertua berezia izango da Bandarentzat, hiru kidek agur esango baitute: Zipri Otxandorenak, Juantxo Arzallusek eta Josune Aierbek. Hurrenez hurren, 50, 40 eta 20 urte baino gehiago eman dituzte taldean, eta ibilbide luze bati amaiera emango diote San Joan egunean. Aipatzekoa da Otxandorena urte askotan izan dela zuzendaria, Manolo Sagarnaren lekukoa hartuta; eta Arzallus, Bandako lehendakaria

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!