Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Erremontari saioko 2025eko ekitaldia irabazi dute, Sagardoaren Txapelketako final haundian, Javi Urriza eta Iban Larrañaga, bi jokotan, 9-15 eta 7-15, gainditu eta gero. Atzelari hernaniarrak bere lehenengo txapela lortu du Sagardoaren Txapelketan. Txapela hau falta zitzaion palmaresean eta Oialume Zarrekin irabaztea oso pozgarria izan da berarentzat. Gainera Urrizaren azken partidua izan zen, nahiz eta ez zen amaitu aurrelari iruindarrak nahi bezala.
Galarretan giro bikaina izan zen eta Aldabek eta Barrenetxeak merezita irabazi zuten. Lehenengo jokoa berdinduagoa izan zen (9-15), baina bigarren jokoan, urdinak jokoaren kontrola izan zuten, bai eta markagailuarena ere, eta argi nagusitu ziren, 7-15.