Karabelgo aparkalekua ibilgailuentzako itxita egongo da bihartik aurrera, Sanjoanetako barrakak jartzeko. Bihar 09:00ak baino lehen bertan dauden ibilgailuak atera beharko dira. Egun horietan, Zubipera doan errepidea norabide bakarrekoa bilakatuko da eta eskuin aldeko erreia aparkalekua izango da. Karabel auzora doan bidean ez da aldaketarik izango. Bihartik aurrera aparkalekura bidea hartzen bada, Zubibetik Landarera doan bidetik jarraitu beharko da eta Ibai Ondoko zubitik irten. Zubipetik datorren bidetik ezingo da Karabel auzora sartu.