Ekainaren erdialdeko larunbat gaua beti izaten da berezia Hernanin, eta herenegungoak ez zuen hutsik egin. Goxoa eta hunkigarria izan zen San Joan jaietako Preludio kontzertua, Atsegindegi bete zuten herritarren gozamenerako. Emakume sortzaileen lana azaleratu zuten, haiei protagonismoa emanez, festetarako giroa pizteko.
Kontzertuko argazki eta bideo sorta dagoeneko ikusgai dago kronika.eus webgunean.