Ekainaren 22an San Joanetako Mus Txapelketa jokatuko dute Garin tabernako terrazan. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da txapelketa, eta gehienez 64 bikotek ahalko dute parte hartu.
Antolatzaileek nabarmendu dute azkar doala izenematea, eta parte hartzeko gomendagarria dela aurretik jakinaraztea. Horretarako, 688 646 389 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da. Txapelketa 30 tantoko 3 ustel irabaztera jokatuko da, 4 erregerekin.
Sari erakargarriak jokoan
Txapelketan onenak diren bikoteen artean sari erakargarriak banatuko dituzte datorren igandean. Lehenengo lau bikoteek jasoko dituzte sariak; irabazleek, esaterako, txapelak eta 500 euro jasoko dituzte. Sari bikaina San Joanei aurre egiteko!
SAN JOANETAKO MUS TXAPELKETA
1. saria: Txapelak eta 500€
2. Saria: 250€, sagardoa eta gazta
3. Saria: 100€, sagardoa eta ardoa
4. Saria: sagardoa eta ardoa